ZAHARRETIK BERRITU

Deustuan lagun talde batek ilusioz eman zituen lehen pausoekin hasi zen Bordatxo, denbora asko pasa da ordutik, hogei urte baino gehiago, eta urtez urte proiektua moldatu eta ondu egin da, eta oraindik hasierako ilusio eta balio berberei eusten diogu. Sustraiei helduta hazi gara, gure sukaldean euskal sukaldaritza dugu oinarri, eta oinarri hartuta gaurkotu dugu.

Gure ibilbidea inguru hurbilenari lotuta egon da, eta inguruan txertatutako proiektua da gurea, auzo bizitzan, elkarteetan parte hartzen dugu. Eta euskara ardatz izan dugu, hainbat aitorpen jaso ditugu horregatik, baita Euskal Herri mailakoak ere, azkenetakoa Bordatxori emandako Bai Euskarari saria izan da.

ETXERA
ERAMATEKOAK

ASTEBURUKO
MENUA

EGIN ZURE ERRESERBA

Nola iritsi


Aparkatzeko, Enekuriko etorbidetik sartuta Ramon Y Cajal etorbidearen goiko aldean (paraleloan) dagoen kalean aparkaleku handia dago (TAO).


Done Petri /San Pedro plazako
autobus geltokia.

.


Deustuko geltokia,Agirre Lehendakaria
irteeratik 5 minutura (350 m).

.